jueves, 12 de mayo de 2016

PELLO AÑORGA  GURE ESKOLAN

Atzo Pello Añorga  etorri zen gure eskolara. Eskola gorriko erabilera askotako gelan batu ginen 2.mailako guztiok Pello Añorgarekin.
Pellok bi liburu kontatu zizkigun: Augustoren botila eta Zapatagorri. Pilo bat gustatu zitzaizkigun.Guk gelan landu dugu Augustoren botila eta Pellok liburua arabiarrez idatzita erakutsi zigun eta harrituta gelditu ginen.
Dantza egin genuen ere Pellok tinbala jotzen zuen bitartean. Galdera batzuk egin genizkion eta eta bere sentimenduak eta bere bizitzari buruz hitz egin zigun.
"Giosepporen sudurra" zela bere azken liburua azaldu zuen eta pixkat kontatu zigun.
Amaitzeko opari bat egin genion eta askogustatu zitzaion.

Orain Pellok idatzitako olerki batzuk idatziko ditugu:

Zirri-zarra
jan sagarra
bihotzean sartuta
daraman izarra
...................
Eki eta eki
begiak ireki



jueves, 14 de abril de 2016

IKASLEEN GUSTOKOAK







Elena deitzen den  neska bat autobusean eseritzen da eta bere ondoan mutil bat eta honek hankak eta popa ikutzen hasten zaio.Berak korrika joan eta amari kontatzen dio gertatu zaiona.
Liburu hau gomendatzen dut erakusten digulako zerbait desegokia gertatzen bazaigu kontatu behar dugula.






IZENBURUA: KORRIKA EGIN ETA KONTATZEA

ARGITALETXEA DESCLEE/EDEX

IKASLEEN GUSTOKOAK




Hiru otso elkarrekin bizitzera doaz eta lehenengo adreiluzko etxe bat egiten dute,ondoren igeltsuzkoa,gero metalezkoa.Baina denak apurtzen dira.Azkenean, dirurik ez dutenez loreekin egiten dute.Txerritxoari izugarri gustatzen zaio beraien etxea eta elkarrekin gelditzen dira bizitzen.
Liburu hau gustatu zait inor ez delako hiltzen eta gomendatzen dut polita delako eta ahulenak indartsuak direlako liburu honetan.






IZENBURUA: LOS TRES LOBITOS Y EL COCHINO FEROZ

IDAZLEA: EUGENE TRIVIZAS

IRUDIGILEA: HELEN OXENBURY

ARGITALETXEA:EDICIONES EKARE