viernes, 8 de mayo de 2009

LIBURUAREN ASTEA





LIBURUAREN ASTEA 2009 APIRILAREN 20 TIK 24 RA

INAKI ZUBELDIA
Apirilaren 20an Iñaki Zubeldia etorri zen eskolara liburuaren astea ospatzen gaudelako . Iñakik esan zigun idazlea dela eta baita ere Edebe argitaletxean egiten duela lana.
Iluntzean 7etatik gaueko 12etara ipuinak idazten aritzen da ordenagailuz; istripua izan zuen eta. Ez zaio eskura enerjiarik heltzen , horregaitik ez du idazten arkatzez edo bolígrafoz.
Laster jubilatuko dela esan zigun.
Irakurtzeko 30 bat inguru liburu idatzi dituela eta ikasliburuak 200 inguru .
Liburuak bere umeak bezalakoak direla eta ez dagoela bat gustukoena duenik komentatu zuen.
Irakurtzeko liburuei turroizkoak eta txokolatezkoak deitzen dizkio.
Bere azken liburua umeentzako ``Txerrikumeen abenturak´´ da eta oso barregarria delako gomendatu zigun irakurtzea .


JON ARRETXE

Gaur maiatzaren 4an Jon Arretxe etorri da Kultur Etxera.Harresi handirantz liburua irakurri dugu eta berari buruz tertulia eta argazki batzuk ikusi ditugu.
Indian 7 aldiz egon dela eta benetan liburuan agertzen diren gauza guztiak egiak direla eta pertsonaiak ere ezagutu dituela.
Umeentzat liburu bat bakarrik idatzi duela , bezte guztiak, gazte eta helduentzako. Liburu gehienek bere bidaietako tokiekin errelasionatuta daude. Bere liburuetatik “Oroituz” gustatu zaio gehien eta gutxien”Hakuna matata”.Beti marrazkilai berdinarekin egiten du lana “Kristina Fernandez”
Gaur egun eleberri poliziako bat idazten ari da.


ALAITZ OLAIZOLA
Apirilaren 22an Alaitz Olaizola etorri zenLekeitioko 3.mailakoekin hitz egitera.
Guk Txiukue liburua irakurri dugu eta barregarria, zoriontsua eta maitasunezkoa da.
Istorioa Txinan gertatzen da eta bi neska Txiukue Peifen maiteminduta daude. Liburua polita izan da eta laster antzerkia egingo dugu liburu honi buruz.
Alaitz azpeitiarra da eta antzerkilaria da.Antzerki ipuinak idazten ditu bere herrico talde askorentzat.

Alaitzek kontatu du 8 liburu idatzi dituela ,5 umeentzat eta 3 helduentzat.Azken liburua “Tontorpeko zalduna” dela kontatu digu .Antzerki liburuak oso gutxi irakurtzen direla,eta animatu behar garela antzerki egiten eta irakurtzen.Bisitatzen gaituzten idazle guztiekin egiten dugun bezala bustinarekin egindako liburu bat oparitu genion Lekeitioko eskolarekin gogoratzeko.


PAKO ARISTI

Pako Aristi gu bisitatzera etorri da gaur. Bere liburu eta bizitzaren kontura hitz egin digu. Galdera eta zalantza ugari eduki ditugu. Berak ere erantzun ugari eduki ditu, eta... Oso ondo pasatu dugu. Gauza asko kontatu dizkigu eta oso interesgarria izan da. Liburuak egindakoan zer egin behar den azaldu digu.

Berak 25-30 liburu inguru egin ditu lehena " Kapo " eta azkena " Elurte bateko ipuinak " egin ditu.Bere bisitzaren inguruan gauza asko kontatu digu.
20 urtekin hasi zen liburuak idazten, hala ere idatzi eta idatzi gure urtekin idatzi zuen 10-11 urterekin bere gurasoek oparitu zioten idazmakinarekin.



Urrestilan jaio zen eta 45 urte ditu. Gidoilariaz aparte kazetaria ere bada. Martín telesairako ere egiten zuen lan.Egunkari eta aldizkarietan egiten du lan.
Idazten denean istorio bat kontrasteen trukoa erabiltzea oso interesgarria dela esan zigun,hau da pertsonaiak bere girotik kanpo kokatzea .Bera etorri aurretik "Txabola teraupetikoa " eta “Keniako tximeleta”irakurri genituen.

Guretzat oso tipo jatorra eta atsegina da eta hurrengo batean berriro ikusi nahiko genuke.

jueves, 12 de marzo de 2009

EMAKUME LANGILEAREN EGUNA

Martxoaren 8an nazioarteko emakume langilearen eguna ospatu genuen.Egunaren zergatia azaldu ondoren poesia batzuk idatzi genituen 4.mailako neska talde batek.
JUZTIZIA
Nik pena dut emakume asko hil zirelako.
Nik pena dut emakumeek arrazoia zutelako.
Nik pena dut emakumeek eser txarrik ez zutelako egin.
Nik pena dut gizonek arrazoirik gabe emakumeak hil zituztelako.

Lanagatik kejatu ziren.
Arrazoia zuten emakumeek.
Nagusiak erre zituen arrazoirik gabe.
Tamalez hil egin ziren.
Errespetua eduki behar zuen nagusiak emakumeenganako.
Gaizki portatu ziren nagusiak.
Iraun zuten emakumeak oso gutxi ziren.
Arrazoirik ez zuen nagusiak.

Zergatik emakumeak hil?
Zergatik gizonek diru gehiago?
Zergatik lantegia erre?
Zergatik esberdin tratatu?
Zergatik emakumeak lan gehiago?
Zergatik, zergatik, zein da arrazoia?

Emakumeak langile
Emakumeak alai
Emakumeak langile eta alai.


Injustiziak eragin zuen hilketa
Hilketak eragin zuen emakumeak hiltzea
Emakumeak hiltzea eragin zuen pena
Penak eragin zuen negarra
Negarrak eragin zuen haien oroimena
Haien oroimenak eragin zuen emakume langileen eguna.

miércoles, 11 de marzo de 2009

ANTTON KAZABON LIBURUTEGIAN


Antton Kazabon idazle euskalduna.
Gure eskolara etorri zen otsailaren 26 an. Guk beraren bi liburu irakurri ditugu: Txara txikia eta Urtziren diarioa. Liburuak nahiko politak izan dira, eta oso interesgarriak, nahiz eta denetariko kritikak izan. Bere liburuei buruz hitz egin zigun eta gauza interesgarriak kontatzen zizkigun bere liburuen historiei buruz. Erotik izeneko liburu bateko ipuinak irakurri zizkigun. Asko gustatu zitzaigunez liburutegirako erosiko dugu.

lunes, 9 de marzo de 2009

ESAERA ZAHARREN LEHIAKETA


Abenduaren 3an euskeraren eguna ospatu genuen eskolan eta 3.zikloko ikasleok esaera zaharren lehiaketan parte hartu genuen.Esaera pila bat ikasiz gainera oso ondo pasa genuen.